Screenshots
About this app
BADOK aplikazioak eskura jartzen dizu euskal musika guztia. Telefonoan edo tabletan euskal musika ezagutu eta entzuteko modurik hoberena da. Nahi duzun artista, kantu edo diskoa bilatu, eta BADOKek harengana eramango zaitu. Informazioa eman eta entzuteko aukera bideratuko dizu, era erraz batean. Erraz erabili eta erraz banatzeko aukera emango dizu. Dena, dohainik. BADOKen bidez, euskal musikaren azken kantu, azken disko eta azken bideoen berri izango duzu. Halaber, hainbat euskal diskoren aurrerapen kantuak entzun eta gozatu ahal izango dituzu. 'Zerrendak' atalean, musikazale ezagunek musika entzuteko proposamenak egingo dizkizute. Gainera, euskal musikaren geografia osoan esploratu ahal izango duzu, eta bertan diskografiak, biografiak, hitzak eta musika aurkituko duzu. BERRIA egunkariaren kultur ekarpena da BADOK, euskal musika sustatzeko asmoz sortua. BADOKen bidez euskal musikaren hedapena eta transmisioa bultzatu nahi du BERRIA egunkariak, ahalik eta jende gehienarengana zabalduz. Ez Dok Amairuren garaitik gaur egunera sortutako euskarazko musika bilatu, ezagutu eta gozatzeko modua emango dizu BADOK aplikazioak. Musika entzuteko aukerari dagokionez, batzuetan zuzenean eskainiko dizu BADOKek; beste batzuetan, berriz, beste aplikazio batzuetara bideratuko zaitu (Spotify edo Deezer). Gure Facebooken informazio eta jarduera gehiago aurkituko dituzu: https://www.facebook.com/BadokAtaria Jarraitu Twitterren: https://twitter.com/Badokinfo
What's new
Version 1.7.3 · Jan 11, 2017
Doikuntzak
More from Berria Taldea
You might also like
DIA! RadioFabien Pochez
MusikGenIADIGITEK
PN210729风光 王
ジャズ練習ノートToshihiro Suzuki
LAVA TunerMike Geronsin
We Are VariousThomas Decrick
RecoColle2: Vinyl & CD Managermaruta shinichi
Mr. Volume BoosterProgramavimo ekspertas, MB
Vocal Analyzer ZMasanori Katsuta
Radio La Luz LatinaBIBLE BAPTIST CHURCH OF BRADENTON INC